Sporathe knowledge network
ES
Universidad de Antioquia

Artículos de Revista en Ciencias Sociales · 2007

Nivel socioeconómico y variables de adiposidad en personas adultas de la C.A.P.V.

ABSTRACT: Aldagai antropometrikoak aztertu dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta bi maila sozioekonomikoko (erdi-mailako eta maila baxuko) 271 gizonen eta 478 emakumeen (18 eta 59,9 urte bitartekoen) artean, horien tamaina, gorputz-masa eta gizentasuna neurtzeko. Honekin guztiarekin bi laginen morfologian maila sozioekonomikoa (SES) islatzen den jakin nahi da eta sexuaren eta aldagaiaren arabera, desberdintasunak dauden ikusi. Sexuari dagokionez, desberdintasunak daude: gizonak altuagoak dira eta pisu gehiago dute; emakumeek aldiz, larruazalpean gantz gehiago dute, nahiz eta gizonek oro har gantz gehiago izan. Sexuaren arabera, desberdintasun sozioekonomikoak ere badaude. Gizonen artean ez da gizentasunaren aldetik desberdintasun handirik nabarmentzen, baina bai altuerari eta pisuari dagokionez; emakumeen artean aldiz, altueraz gainera, gorputz-masaren tasetan desberdintasuna handia da, kopuruan eta gantzen ehunekoan, gizarteak erdi mailako emakumearen pisua kontrolatzen duela esaten baita. Aztertu den laginaren arabera, gehiegizko pisua duten pertsonak asko dira, batez ere, erdi-mailako gizonak (%50,4an); obesitatea, ordea, maila baxuko emakumeetan antzematen da bereziki (%19,8an).

Full text 16 pages with text

Read the full thesis Record in the repository

Keywords

Its library's thesaurus